Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makakorro 1 iz abere larrien orroa; orroa.
Agian gaur egingo diat makakorro edo jango diat neure simaurra edo alde egingo diat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.
Haren makakorroak eta haren aztalkak, espaloian dendakoek ama laster etorriko dela agindu eta sinetsarazi dioten arte. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.
Gainera, garbi-garbi ikusi nuen zaldiak zer eginik ez zeukala haren aurrean, alferrikakoak zirela diligentzia eta gurdizale guztien makakorroak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 162. orr.
2 irud/hed
Marroren Sanglas-a tximistaren pare igaro zen nire albotik, makakorro batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.