Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makako 1 iz Asiako ziminoa, buztan-laburra eta mutur-irtena, mehaketan gogorgune zabalak dituena (Macaca sp.).
Inoiz beldurrik ez duen gizon bihurtzeko, karkaxa botatzen zuen, eta keinuak egiten saiatzen zen, makako zahar baten antzera. Oihu baten azpiko oihu baten gisa makako baten oihuan ibiliko naiz, kantari ari den nekazari txiro baten koplan ezkutaturiko kopla batean kantari ariko. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.
2 pertsona hutsala.
Gorteko emakume guztiak bere zituen, halere, eta ez bufoiarena eginez, Voisenon izeneko makako hark bezala, ezpada bere konkista ederrak grinaren gehiegikeria makurrenetara bultzatzen zituen magnetismoren baten ondorioz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 41. orr.