Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makabear izlag/iz Bibliako judu herriko Makabearrena, Makabearrei dagokiena.
Judas Makabearrari eginiko gorazarrea. Elizen arteko biblia 1 M 3,1 tit
Gure senitarte ugariaren buru izan eta egiazko Makabear gisa borrokara gidatuko gaituena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.
Makabearrak, aldiz, sendo eusten zion uste onari, Jaunarengandik laguntza izango zuenaren itxaropenez. Elizen arteko biblia 2 M 15,7
K. a. VII. mendean idatzi zituzten Israelgo 'historiografoek' Josue, Epaileak, Samuel eta Erregeak liburuak -geroago etorriko ziren Kronikak, IV. mendean, eta Makabearrak, II. mendean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 15. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
judas makabearra (7); makabearra deitua (3)