Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala eta guztiz ere, Miren oso majoa zen. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 71. orr.
Majoa zen Koro, oso. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 104. orr.
-Tipo majoa haiz, Asier, maitagarria... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.
Bai tipo majoa. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.
-Ze majoak giriak, ezta? -esan du Aiorak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 70. orr.
Guapoa ez ezik majoa ere bazen Pantxo. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 62. orr.
Lau igel majo-majoak dira. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 88. orr.
Majo izerditu behar izan zen atzo Beotibarren tantoa irabazi ahal izateko. Berria - Kirola 2004-02-22
Kamioia majo kargatuta ere, bazaukak zabor gehiagorako lekua oraindik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 9. orr.
Etxeko taldeak majo sufrituta irabazi zuelako lehia. Berria - Kirola 2006-03-05
Udan [...] eguzkiak majo berotzen duela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.
Majo bizi zara. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.
Aldatu dira, bai, majo kontuak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 149. orr.
Bidetik majo okertu zara. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 83. orr.
-Ba, oraingo honetan, majo eman digu popatik -esan zuen Begoñak, bere haserrea gorde ezinik-. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 128. orr.
Geroztik hona, majo xahartu, ihartu, exkaxtu da gajoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.
Majo kargatuta irten naiz, aspaldian ez bezala eman diot ron botilari beharrean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 131. orr.
Egun osoko lanean majo nekatuta. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 87. orr.
Lana franko bai, baina irabazi ere majo. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 116. orr.
Eta harritu dira majo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.