Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maiztu, maiz(tu), maizten 1 da/du ad maiz gertatu edo gertarazi.

Ibaien edo erreken mehegunetan ugaritzen eta maizten zen animalien pasabidea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.

Hortik aurrera, arrakasta maiztu zuen, hainbat gorabeherarekin, jakina.  Berria - Kultura   2006-01-17

2 zerbait, maiz erabiltzeagatik, hondatu edo higatu.

Aberdeen-en, 1714an, Pope-ren Iliadaren sei liburukien harpidedun egin nintzen; baita atsegin handiz maiztu ere liburuok.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Jantzitzat, soin argal eta haurgintzak maiztua estaliz, burusi bat, izuaren asalduan atzemana...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

Hitzek ez dute askorik balio, erabiliaren erabiliaz, maiztu egin dira, desaktibatu egin ditugu. hitzek ez dute askorik balio, erabiliaren erabiliaz, maiztu egin dira, desaktibatu egin ditugu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 57. orr.

Euriak eta likenek ilundu eta maiztutako harriak, bihurrituak, zulatuak, zorroztuak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ezagunak egiten zitzaizkidan gizon haren ibilera urduria, haren betaurreko borobil distiratsuak, baita larruzko maletatxo maiztuari heltzen zioten esku luzeak ere.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 88. orr.

Lotsatu egiten baitzen bere soineko xahar maiztuekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.

Gorbata maiztua askatuta zeukan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

Lihozko maindireak, sekula erabili gabeak batzuk, eta bestetzuk, berriz, birjosiak eta leun-leun eginak, gardentasuneraino maiztuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Kolore urdin maiztuko gutunazal bat atera zuen handik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Eta arropekin gertatzen den ez bezala, mintzatzeko gaiak maiztuegiak direnean, ez dira batere eroso.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 162. orr.

Nik ere badakit aparatu zaharkitu eta maiztuokin ez duzuela ezer baliozkorik lortuko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

Ogi zati bat, labanatxo bat, batzuetan CAI (Italiako Mendizaleen Elkartea) delakoaren gida, erabat maiztua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Ispiluan gizon arrunt bat ikusi zuen, aurpegi maiztukoa eta bizar-zuria, ez gizena eta ez argala, bera baino zaharragoa itxuraz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Hainbat anekdota historikoren antologia maiztu bat zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 261. orr.

Harritu egin ninduen haren begiradak: ez nion beldurrik ikusi, distira maiztu bat baizik, etengabeko mozkorraldiek itzalia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat maiztua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus