Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilintxen bertsoak maitasunezko elkarrizketa bat ziren, baserri baten jabearen eta maizterraren alabaren artekoa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.
Etxea alokatzen saiatu ei zen, altzariekin batera, baina presaren presaz maizterrik aurkitu ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.
Maizterren egoeraz urrikaldurik, uko egin zion alokairua igotzeari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Maizter haiek utzitako etxera artista pintore bat etorri zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.
Askotan gertatzen zen, maizter hispano edo beltzak bota edo botarazi eta, ondoren, luxury apartments for sale zioten iragarkiak jartzen zituzten The New York Times egunkarian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 189. orr.
Mickevicius kondeak lur-sailak zituen hiritik kanpo, baso puska bat ederra ere bai, maizterrei utzia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.
Gelatxo ilun bat eta sukaldea, bigarren estaian; eta komuna eskaileran, gainerako maizterrekin amankomunean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 302. orr.
Urtean behin etortzen zitzaizkion maizterrak zorrak ordaintzera. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 169. orr.
Horixe da funtsean Pedro Páramoko jende gehienaren egoera: jauntxoak maizter -edo morroi- izatera (edo alde egitera) kondenatzen duen herri oso batena. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.
Luisa, emaztea, bere lurretan gorderik zegoen, maizter zuen errotari baten etxe txiki politean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.
Maizter nengoen Josurenean, paretak biluz-biluzik zituen ganbera batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.
Alemanian, adibidez, besterik gertatzen da: herritarren erdiak maizter bizi dira; horietarik %56, babestuta. Berria - Euskal Herria 2004-03-25
Diru-egoera penagarri hura behinik konpontzea nahi omen zuen batzordeak, eta [...] maizter bizi ziren langileei etxeen jabetza sikiera emateko eskatu zuten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.
Aberastasun gutxi eta amets asko zituen lorezainen familia batean maizter hartu zuten behin marinel bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 143. orr.
Giza marmaria urrundu arte egon nintzen hor, azpian nuen hilobiko maizterren zerrenda irakurtzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.
Bien bitartean, armairuko maizterrak hiru egun eta hiru gau pasa zituzten han berean, jatekorik eta edatekorik gabe. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 245. orr.
Komunikazio ezinaren herdoila sartu zela maizter geure ahoetan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.
Handik aurrera nire kemenen maizter izango nintzen: ez nion ezer zor izango inori, neure buruaren jabe izango nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 169. orr.
Gero eta joago nengoen, trenpe txarraren maizter. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 205. orr.
Prest zegoela, esan zion, baita maizter-zorrak kitatzera ere, baldin neskak, lotara bertan gelditurik, konplitzen bazituen indianoaren gutiziak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
· Esaterako, klimarena eta aztura batzuen aldea salbu, edonongo lur-maizterrena dela mundu eta hizkuntza berezi hori. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.
maizter bizi (3); maizter izango (3)