Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregistratutako pertsona guztiek maiztasun jakinarekin jasotzen dute Basque Researchekoek zabaltzen duten informazioa. Berria - Gaiak 2006-01-10
Garraio publikoak zerbitzu egokia, azkarra eta maiztasun handikoa eskaini behar du . Berria - Euskal Herria 2004-09-23
Euskaraz maiztasun handikoak direla igurzkari /afrikatu txandakatzeak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.
Gorputzek maiztasun ezberdinetan dar-dar egiten dute gorputzaren neurri, forma eta gaiaren arabera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.
"... hauskor bat ikusi nuen" testuinguruan, "balea" eta "du" hitzek maiztasun bera izan lezakete (hots, zero) hiztun baten hizkuntz esperientzian. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 35. orr.
Mozkorkeria ez zitzaidan bihurtu maiztasun handiko ohitura, are gutxiago osasun-arazo, bizio edo menpekotasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.
Era guztietako testuak azaltzen dira, hilabeteroko maiztasun laxoan emanak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 136. orr.
Mutazioen maiztasuna igoarazi, bakoitza atzeman eta, ahal izanez gero, hautetsi beharra dago. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.
Gertagarria [...] eta gertagaitza [...] ez dira, berez, izatez, diferenteak; maiztasunean datza aldea, soilik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.
Baina zu han zeunden, nonbaiten, zehatz kokatzeko beharrik ez zuen lekuren batean, berearekin sintonizatua zegoen maiztasun batean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.
Hots-uhinaren maiztasuna handitu ahala, hotsa garaiagoa irudituko zaigu eskala musikalean, maiztasuna jaitsi ahala, berriz, baxuagoa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.
Uhinaren maiztasuna uhin hori sortu duen mugimenduaren lastertasunaren araberako da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.
Maiztasun handiko soinu-uhin batek ura bezalako likido bat zeharkatzen duenean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.
Leiho obaletik hurbilen dagoen mintz basilarraren aldeak maiztasun altuei erantzuten diela, eta urruneneko aldeak, berriz, maiztasun baxuei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.
Uhinen maiztasun gero eta txikiagoa, gero eta urrunago iristen da, ehunka edo milaka kilometrora. Berria - Gaiak 2004-11-03
Giza belarriak, nolanahi ere, 15 Hz eta 15.000 Hz bitarteko maiztasunei erantzuten die. Presente dauden maiztasun guztien zatitzaile komunetako handiena ateratzeak emango digu oinarrizko maiztasunaren zenbatekoa. Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.
Gainerako maiztasunek hotsaren nolakotasuna baldintzatzen dute, baina ez garaiera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.
Maiztasuna 2.000 Hz (organo baten nota garaiena) baino apalagoa bada, buruaren diametroa baino (17 cm) handiagoa da soinuaren uhin-luzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.
Maiztasun-unitatea hertza da (Hz), ziklo bat segundoko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Hotsaren osagaiak maiztasun eskalan (behetik gora) eta denboran zehar (ezker eskuin) erakusten dituen irudia da espektrograma. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.
Aparatu irrati-hartzaile bat zen funtsean, maiztasun-alde txiki-txikiak atzematen zituena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.
Hotsa irristaritzat hartzen da, formanteen maiztasun-balioak eten gabe aldatzen direnean denboran zehar, eta bokaltzat, formanteak egonkor direnean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.
Gainera, badaude maiztasun harmonikoak, oinarrizkoaren anizkoitz osoak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.
Hots uhin konplexu bat osatzen duten osagai indartsuenak maiztasun multzoetan biltzen dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 90. orr.
Zuntz bakoitzak bere erresonantzia-maiztasuna du eta soinu egokia iristen zaionean hasten da mugitzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.
Usaimen-pigmentuaren molekula bateko elektroi batek jauzi egin dezakeela [...] bibrazio-maiztasun egokia duen beste molekula bat inguruan bada. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
Bihotz-maiztasuna asko igotzen da, minutuko 180 edo 200 taupadaraino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.
Argiaren agerpen-maiztasuna bizkortzen denean, azkenean desagertu egiten da efektu hori [...]; eta argi jarraitu bat pertzibitzen da orduan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
maiztasun handiagoz (3); maiztasun handiko (6); maiztasun handikoa (6); maiztasun handiz (5); maiztasun jakin (4)