Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Letra minuskulak ez, maiuskulak bakarrik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 114. orr.
M maiuskula oso m airosoa zelako eta t minuskula oso t irrazionala zelako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 214. orr.
Hasierako ezustekoaren ondotik mozolo-begiak jartzen nizkiola, baietz erantzun nion, eta neskak beste paper batean izenpetu zuen, letra maiuskulekin: MONTSERRAT. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.
Lerroen antolaketak eta maiuskula ugariek nahastu egin naute. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 102. orr.
Beheraxago, eskuinetarik, sartze haundi gaina biribildu batean, hiru hizki ez irakur errexak, maiuskula loretuetan, elgarri lotuak eta nahasiak, J B R, eta data bat, 1827: Jean-Baptiste Ricqbour-en monograma. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.
Legea, gainera, ez letra etzanaz, maiuskula handietan baizik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 68. orr.
Egilearen abizenaren atzetik, komaren ondotik, egile horren izena dator (hori osorik edo soilik lehenengo hizkia maiuskulaz idatzita). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 374. orr.
Maiuskulen erabilera. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 118. orr.
· Zorionez, horretarako dago literatura: maiuskulaz idazten den historiak eta hedabideek ezkutatu dituzten gertakariak berreskuratzeko. Berria - Kultura 2004-05-29