Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maitatze hutsa gizakia osatzea, indartzea, edertzea, handitzea, betea egitea da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 113. orr.
Jakite, maitatze eta egite: hau guztia isurtzen du gizaki onaren baitan, eta gizaki onak bere izate, jakite, maitatze eta egite osoa Ontasunaren barrenetik hartzen du eta handik bakarrik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
Ez da hain samurra nork bere burua maitatze hori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.
Berriz gogoratu behar dugu maitatze jarduna hirukoitza dela, nolabait: maitalea (1) eta maitatuaren (2) arteko maitasunezko erlazioa (3) dela. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 103. orr.
Baliteke maitatze ariketa hori moztuta bezala geratzea aldi batzuetan, adibidez hautaketa egin ezinean. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.