Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maitari xalo, bakar, ixil... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 112. orr.
Maitari sentsual horrek duen edertasunaz jabetzeko makina bat ahalegin egiten dira. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.
Maitariak maitearen mundu aldakorrak kontrolatu nahi ditu, erabat bereganatu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.
Nortasun handiko maitaria da komunikazioa, bihurria, ez da erraz menderatzen den horietakoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.
Hau da, gizakia maitari izanik, ezagutari eta hautari dela batera baietsiz. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 38. orr.
Gizakia gogo maitaria da, gizakia maitagogoa da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 19. orr.