Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maitakizun iz maitatzea.
Izen batek bakarrik segurta lezake maitakizunaren bat-beratasuna, eta ez dugu begiz jotako gizabazter horien izena jakin arteko onik izaten kasik aurreneko kolpetik eta hurbilguratik ("zein da?; nola izena ote du?"). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.
· Maitariaren maitakizunak hauei buruzkoak dira: norberari buruzkoak, besteei buruzkoak, norbera eta besteei buruzkoak, eta maitagogoen gogozko direnei buruzkoak. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 108. orr.
Maitakizunak gizakiak gizaki denez ekintza sail eta modu guztietan burutu ditzakeen egiteak dira. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 105. orr.