Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maitagarri (orobat maittagarri g.er.) 1 izond maitatua izatea merezi duena, bereganako maitasuna sortzen duena.

Emakume maitagarria zen, erromantikoa eta aho goxo bezain jostalaria zuena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 25. orr.

Zer gertatu zaizu bada, Cécile maitagarria?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 149. orr.

Han ikusi nuen emakume maitagarri hura belauniko, malkoz bustia, eta kartsuki otoitzean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 93. orr.

Ez da ezer, andre maitagarri hori.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

Julian ez zen pelikuletako aitona maitagarri horietakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.

Adio bada, maite polit hori; adio, haur maitagarri hori.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Aita Zapelena Iruritako gure irakasle maitagarriarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.

Ez zekien maiteminduta zegoen, baina mutil maitagarria zen egiaz, eta gustura egoten zen berarekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 75. orr.

Amandine, neska ezinago maitagarria zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Txuri [zakurra] adiskide maitagarria, esanekoa eta goxoa nuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 61. orr.

Jendearengan ikaragarria, barkaezina eta nazkagarria iruditzen zitzaion guztia maitagarri bilakatu zen bat-batean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.

Maite haut, maitagarria haiz eta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 42. orr.

"Oso maitagarria zara", diotso.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

Biziki gisakoa da, biziki maitagarria, beti laguntzeko prest, baina nortasun ahula du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 112. orr.

Bazekien atsegina eta maitagarria izaten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 196. orr.

Jendeak maite ditu gure herriaz maitemintzen diren kanpotarrak, eta are maitagarriago dira oraindik herri hau inoiz zapaldu gabe maitemindu badira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.

2 (gauzei buruz)

Ba al da, izan ere, gizakiarentzat jakituria baino gauza maitagarriagorik?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 48. orr.

Apaiz-eginkizun maitagarri hau betetzerakoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Hizkera maitagarri eta gozokoa.  Elizen arteko biblia   Si 36,28

"Non duzu ama?" galdetzen ziotenean, keinu maitagarri bat egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.

Arima osoz besarkatzen zaitut eta goraintzi maitagarriak bidaltzen ditut Elsa eta haurrentzat.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 10. orr.

Etorri naiz aurten ere sortu nintzan xoko maitagarri huntara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 189. orr.

Kosk maitagarri bat egin zion mokoaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Begietako eztitasun ameslaria irri maitagarri batez apainduz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 8. orr.

Neskatoaren lo-arnasa maitagarria zetorkion bero-bero.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 63. orr.

Garai maitagarriak baino ez nituzkeen gogoratu beharko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 80. orr.

Geroz, ia laurogei herri eta auzotan izana naiz gure Euskal Herri maitagarrian.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 151. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eskerrak Jainko ahalguztidunari, bere santuengan hain miragarri eta maitagarri agertzen delako beti!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Jendeak ere izaera berria hartu zuen Vernerrentzat, atsegin eta maitagarri ageri zen haren begirada distiratsuaren aurrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.

Maitagarri jokatzen zuen nirekiko, beti jokatu izan ohi zuenez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.

Izan ere, azken egunotan noiznahi eta nonahi ikusitako irudiak datozkie gogora, maitagarri bezain irrigarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 138. orr.

Tobyk hunkitu egin ninduen, etxeko zakurrak, oso maitagarri igaro baitzuen gaua.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

• 4 iz alegiazko izakia, emakumezkoa, ahalmen miragarriak dituena.

Ohitura zenez, maitagarri bakoitzak dohain bat erantsi behar zion jaioberriari. Maitagarri hark loditzeko joera zeukan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Maitagarrien elezaharrak, intxixuenak, aireko zelatari atxikiezin eta gaizkileenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 303. orr.

Maitagarrien ipuinetan oinetakoak direla monotoniatik ihes egiteko arma.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 129. orr.

Kasualitatez, gauez maitagarri maltzurren batek aurkitzen bazaituzte, bihurrikeriaren bat egingo dizue, eta maltzurra ez bada ere, hotzez eta iluntasunaren beldurrez hil zaitezkete, Peter Pan heldu orduko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 301. orr.

Maitagarrien Herriko jainko bizikoiren baten laguntzaile.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.

Maitagarrien Herriko jainko bizikoiren baten laguntzaile Sinesten duzue maitagarrietan?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.

· Maitagarri ongiegile bat naiz zuretzat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.

Horiek baitira mugimendu hori hots bihurtzeko miraria egiten duten maitagarriak, metamorfosi horren bitartez izadiaren inarroste mutua kantari egiten duen musika sorrarazten dutenak...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus