Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontalari maisua baitzen Ayape zaharra. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.
Zenbat kostatuko zitzaien, bada, hari sinestaraztea faltsutzaile maisu baten kaligrafia ari zela ikusten? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 243. orr.
Musikari trebe, musikari eder, musikari maisu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.
Maila guztietan ematen zituen eskolak maisuak, seigarreneraino. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.
Herriko maisuetako bat. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 121. orr.
Ordu arte Herriko Etxean zeuden eskolak, alderdi batean mutikoenak, maisu edo errient batekin, eta bestean aldiz nexkatoenak, errientsarekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.
Hauexek dira ikastola honetako maisu-andereñoen batez besteko adinak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.
La Salle ikastetxean ba omen zegoen maisu zahar bat, eta harengana jo nuen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.
Honako honek ingeniari, horrako horrek maisu eta harako hark mediku. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Beste haurrek barre egiten zuten halakoetan, maisu ankerraren jokoari jarraiki. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Maisu eta maistra askok pedagogia sobietikoaren [...] lan egin zutela esan zuen maisu berriak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 96. orr.
Eskolako maisu falangista. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Ikastolako zuzendaria da gaur orduan matematikako maisu zen hori. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 103. orr.
Harryk harantzago begiratu zuen, Dumbledore maisu zuzendaria eserita zegoen lekura. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 68. orr.
Irakasle argientzat ikastetxe egokia prestatu zen: maisu argiei esker, orotariko ikasketak eskaini ahal zituzten bertan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.
Maite nuen, aritmetikan eta geometrian maisu eta irakasle nuelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.
Ikasleen esker ona da maisu batek jaso dezakeen saririk ederrena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 197. orr.
Epaile hura Jonen bertso-eskolako maisu eta gidari zen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 172. orr.
Astebetea emana zuen bere guruarekin, erlijio maisu-arekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 195. orr.
Horrela argudiatzen zuten, teologoen kontra, Parisko Arteen Fakultateko maisu erradikalenek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.
Artilleriako maisu handia eta emirraren zalditegiko burua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.
You Soo Lim maisu korearrak 21 urte daratzama Lizarran taekwondoa irakasten eta zabaltzen. Berria - Kirola 2006-01-27
Noblea zen eta gorteetako kantarien maisu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.
Nekrologiko hunkigarria argitaratu zuen maisu musikagilearen omenez. Askoren artean «Rataplan» - 71. orr.
Ansorenak, txistularien maisu izan zenak. Askoren artean «Rataplan» - 94. orr.
Artean ume mainak nituelarik, Salamancara bidali ninduen aitak, maisu handiak izan dituen hiria denez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.
Zaldiz ibiltzen ikasi al nuen galdetu zidan osabak, eta eskola txikiko garaietan ahalegindu nintzela azaldu nion, hain zuzen ere Lubis izan zela nire maisua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.
Ez ditut mundu urrunak ezagutu nahi edota hizkuntzaren maisu handiak aztertu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 32. orr.
Narrazio poetikoan maisu izan zen Schowb, labur zein luzeagoan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 12. orr.
Gailurrean zegoela eraitsia izan zen maisu gaztearen azken margolan eta marrazkiak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.
Bikain jo baitzuten Haydn maisuaren halako doinu hura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 157. orr.
Raimundo Sarriegi maisuak 'Donostiako Martxa' idatzi zuen, gaur egun Udal Bandak jotzen duena. Askoren artean «Rataplan» - 20. orr.
Estatu Batuetan zegoela, Chui maisuak ikaragarrizko marrazkiak egin zituen jendearen larruazaletan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 149. orr.
Kantua soinuarekin jo eta kantariak duoa egiten dio [...]; Egañazpi izan da maisu horretan. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.
Degas, koadratzean inor maisu izan bada egiaz maisu denak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.
Baina trikitilariek ez zuten maisu zaharra ahantzi. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.
Maisu handia izan behar duela batek soinu txikia horrela erabiltzeko. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.
Liburuak argi eta garbi zekarren maisu alemanaren [xake] jokaldi harrigarria. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 20. orr.
Sei hilabete iraun zuen partidak, maisu zaharra jokalari gaztearen aurka. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 12. orr.
Xakeko titulorik garrantzitsuena da Maisu Handiarena. Berria - Kirola 2004-08-26
Koreako borroka arte horren sekretu guztiak ederki ezagutzen ditu You Soo Lim maisuak. Berria - Kirola 2006-01-27
Adinak eta urteek ematen duten jakinduriaren jabe ere badugu baigorriarra, biziraupenean maisu, duintasunean doktore. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 20. orr.
Zeinaren [ironiaren] erabileran, bestalde, Vila-Matas bera maisu handia baita. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 133. orr.
Ahotsaren eta lumaren maisu, ustelgabekeriaren txapeldun. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.
· Lehergailua jarri eta eskua ezkutatu, naziak maisuak zirela horretan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 69. orr.
Hitchcock maisua zen ikuslea manipulatzen. Berria - Kultura 2004-01-18
Irakasle asko izan ditut, maisu gutxi. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.
Lehenengo elkarrizketetan badirudi Platon dela Sokrates maisuaren ahotsa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.
San Paulo maisu ospetsuak hitz hauek esaten ditu bere gutunetako batean: [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 11. orr.
Senekak, maisu paganoak, honela dio: [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.
Bere maisu Rousseau bezalaxe. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 49. orr.
Wordsworth izan dut maisuetako bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
John Stuart Mill liberalismoaren maisuak, adibidez, idazten zuen honela: [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 70. orr.
Schumpeter austriar ekonomilariak, esaterako, Marx ekonomilari, soziologo eta maisu ez ezik, profeta gisa ere aztertu zuen kritikoki. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.
Lantegi horretan, dena den, bere maisu Antonio Zabalak ez bezala jokatu duela esanen nuke. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.
Gure belaunaldiak ezagutu duen maisu miresgarri batek, Karlos Santamaria gure bidegile eta bakegile paregabeak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 161. orr.
Sabatier-ek, bere maisu Renan-en iradokizunari jarraiki, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.
Artaxerxes erregeen erregeak, Esdras apaizari, zeruetako Jainkoaren legean maisu denari, osasuna! Elizen arteko biblia Esd 7,12
Laclos izan zen hain zuzen genero horren baliabide guztiak maisu baten gisa erabiliz eta muturreraino eramanez maisu lan bat egitera iritsi zena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.
Maisu haien bidez ezagutu nituen maisuen maisu ziren Elizako jakintsu eta doktoreak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.
Wordsworth izan dut maisuetako bat Maisu guztien maisuaren lana. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
-Santxo anaia -esan zuen Karraskok- aulkidun maisu batek bezala hitz egiten duzu zuk. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 110. orr.
Baina maite den maisuari kontra egin behar zaio. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.
· Denbora Maisu handi bat delakoan Herria 2005-07-28
Maisu industriala, langilea, telekomunikabideetako ingeniaria, ekonomiako ikaslea...; bakoitzak berea esan du. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 23. orr.
Tailerreko maisua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 67. orr.
Ozenki esanez bai bera eta bai beste igeltsero maisu guztiak lapur batzuk zirela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.
Astronomo, azti eta maisu barberu, denetarik pasatu zen gaztelutik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.
-Hara berriz -esan zuen bentariak- maisu Pedro jauna da-eta hemen dagoena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 150. orr.
-Hala baitio esan ere, gure maisu Hipokratesek, medikuntzaren artizar eta argi denak: [...]. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 179. orr.
Apaizak batik bat eta maisu Nikolas bizarginak eta Sanson Karrasko batxilerrak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.
Baina ni Kristo naiz, zure maisua, eta inolako dudarik izan ez dezazun, ezaugarri hau ematen dizut: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1004. orr.
Zoazte hirira, halakoren etxera, eta esaiozue: "Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta zuenean ospatu nahi duela Pazkoa bere ikasleekin". Elizen arteko biblia Mt 26,18
Esan zioten Jesusi: -Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Elizen arteko biblia Jn 8,4
Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, esnarazi egin zuten, esanez: -Maisu, Maisu! galzorian gaude! Elizen arteko biblia Lk 8,24
Argi nazazu, maisu txit zuhur eta artzain txit errukitsu horrek, ni zure arditxoa bainaiz, merezi ez arren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1038. orr.
Gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea. Elizen arteko biblia Mt 23,7
Juan Austriako deabruen maisu eta ugazaba [bihurtua], Farnesio deabruen buruzagi, eta Spinola, deabruen hazilari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.
Gerra atera zenean, bera maisu zegoen Obabako eskolan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.
Aholkuetan maisu agertzen zaigu espirituko bideak bereizten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.
Falangearen opor-leku bateko maisu ipini zuen, soldatarik gabe, flecha gazteak hezi eta nazio-espiritua erakuts ziezaien, mehatxupean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.
Hasi, artean Franco bizi zela hasi nintzen, 1975ean, Arrasateko ikastolan, zortzi urteko neska-mutikoen maisu. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.
Julio, berriz, bere maisu-etxean sarturik egoten zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.
Maisu lana atsegin zuen eta zekien guztia irakasten zidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 0. orr.
ik maisulan.
Maisu aurpegia jarri zaio. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 163. orr.
Erkiziak, maisu keinu batez jarduna ez hausteko eskaturik, guk miresten genituen protesta kantarien adibidea ekarri zuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.
Niri maisu doinuz erran diezadazun hobe duela nork bere denbora asmoak betetzen ematea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 247. orr.
Nazioarteko Maisu titulua duzu. Berria - Kirola 2006-03-17
Maisu Torneoa abenduaren 11tik 17ra jokatu da. Berria - Kirola 2004-12-22
Probintzi maisu ona izango zen, zoriontsu biziko zen bere hiri txikiaren bakean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.
Igeriketa maisu ziharduten gizaseme beltz handi haietako bat. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 52. orr.
Eliza-kaperetan jotzera igaro zen Damián itsua, katedraleko musika jotzaile izatera iritsi zen gero, eta errege-ordearen jauregian amaitu zuen azkenik, bere atsedenaldietako musika maisu izendatu baitzuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.
Berehala izendatu zuten bere nagusiek koru maisu Veneziak agindupean zuen uharte bateko monasterioko elizan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.
Nire aita kapera maisua zen hango katedralean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.
Lehenengo euskal erretorika maisu handiak (Etxeberri Ziburukoa, Axular) ezagutuz eta integratuz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.
Liburu bat lapurtzen du, berak nahi bezala Homero edo Goetherena izan beharrean, xake maisuen partidak jasotzen dituena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.
· Klodoveo milizi maisu karguan bere aita Txilderikoren ondorengo izan zela dio. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.
Sekulan ez nuen usteko neure ofizio perukurrilo honetan maisulehen izanak zintuztedanik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 269. orr.
Egunero-egunero jende askok egiten zuen euskararen alde lan XIX. mendean: maisu-maistrak zeuden. Berria - Kultura 2004-11-23
Sindikatuei «berdintasunaren alde» jokatzeko eskatuko diete, 1990ean LOGSE legeak maisu-maistren eta lizentziatuen arteko lan eremuaren banaketa arautu zuenetik, maisu-maistrak izan direlako lan hobekuntzak jaso dituzten bakarrak. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Maisu-maistren rol zapaltzailea. Berria - Kultura 2004-10-19
Lehen hezkuntzako 18 maisu-maistra gehiago beharko dira 2015ean. Berria - Gaiak 2006-04-26
eskola maisu (8); eskolako maisu (6); gorteetako kantarien maisu (4); lege maisu (38); maisu eta fariseu (7); maisu eta irakasle (4); maisu handi (35); maisu handi titulua (6); maisu handia (12); maisu handiak (14); maisu handiaren (7); maisu handien (5); maisu hasi (4); maisu izan (24); maisu izan zen (6); maisu laguntzailea (4); maisu lan (14); maisu lana (9); maisu maistra (5); maisu maistrak (4); maisu maistrek (4); maisu maistren (10); maisu ona (6); maisu pedro (14); maisu peregrin (4); maisu titulua (4); maisu zaharra (6); maisu zaharrak (22); maisu zaharraren (4); musika maisu (4); nazioarteko maisu (10); zeremonia maisu (4)
dumbledore maisua (18); flitwick maisua (8); lege maisua (4); lupin maisua (38); maisua izan (19); maisua izan zen (9); nazioarteko maisua (6); snape maisua (13)
dumbledore maisuak (10); flitwick maisuak (18); geneveko maisuak (7); lege maisuak (27); lupin maisuak (52); maisuak esan (5); moises gure maisuak (4); snape maisuak (12); wu maisuak (9)
dumbledore maisuaren (7); lupin maisuaren (11); maisuaren ahotsa (5); maisuaren hitzak (5); maisuaren lana (7)
lupin maisuari (8); snape maisuari (8)
lege maisuek (19); maisuek eta fariseuek (4)
lege maisuen (7)
maisurik onena (4)
maisutzat jo (4)