Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.
Edo Rudolf maingua, 14ko gerran eskuarekin batera burua ere galduxea zuena. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 51. orr.
Maiku dena xuxendu beharrez maikuago ezartzen berdin! Herria 2005-06-23
Luxuzko anteojo batzuk zeuzkan eskuineko eskuan, ezkerrez maingua baitzen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 23. orr.
Hanka batetik maingu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.
Eta orain, mahaia maingu zegoen, herren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.
Sarri, arratsean, nota zenbait eskainiko dizkiot kaierari: hitz xume eta perpaus mainguak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.
Baina beribila maingu senditurik, neumatikoak kanbiarazi behar. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 162. orr.
Burutik maingu dukek erraiten zioten elkarri, gizon hura manera hartan ikustean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 141. orr.
Kanoikada batek betikoz maingu utzi zion eskuin zangoa. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 41. orr.
· OMC ekonomia biltzarra da munduko 149 herriena, 2003an erdi maingu gelditua zena gehiagoko akordiorik ezin eginez orduan. Herria 2005-12-22
-Zer duk, maingu alu horrek? Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 124. orr.
Epifanio deunaren eliza [...] beterik egoten zen jende behartsuz, gizon-emakume gaixo eta ezinduz, neska-mutil gaixo eta ahulduz, itsuz eta gorrez, mainguz eta herrenez, legenardunez eta izurridunez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.
Gerra Handiak eragindako zoro, itsu, maingu eta herren ugari ikusten zen bazterretan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 114. orr.
· 'Ez da gaizki egina izan!' esango dizu esku maingua erakutsiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.
Maingu egiten omen du apur bat ezkerreko zangoaz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 183. orr.
Bainan ez nauzue begiratu behar, kurri gaki naizelarik, zeren maingu egiten baitut. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 195. orr.
maingu gelditu (3)