Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argia itzali, eta maindire artean kiribiltzen naiz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.
Ohe gainean egongo zara biluzik zetazko maindire artean, izter barrenak sutan, ni, botila bat xanpain hotza eskuan, heltzen naizenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 175. orr.
Han zeuden biak, biluzik, maindireen gainean etzanda, elkarren besoetan lo sakonean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.
Maindireen azpian zurrungaka ari garenean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.
Aurpegi zurbilak ez du maindirepetik alde egiteko asmorik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.
Nik sukaldean aritu behar izaten nian, sukaldean, gaixoa zaintzen eta maindireak aldatzen. azpiko maindirea zabaldu, ertzak koltxoipean sartu, eta gero eskua pasatu genion, zimurrik gera ez zedin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 168. orr.
Lucyren gelan, ohe bikoitza maindireak kenduta. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 145. orr.
Letizia maindirean bildurik altxatzen da komunerako asmoz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 61. orr.
Leihopeko maindire sagarrez betea izerditan hasi da. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.
Une horretan Monika, esku batarekin bere bularrak maindirearekin estaliz eta beste eskua ahoan zuela bere gelatik atera izan balitz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 95. orr.
33 urteko preso gasteiztarra maindire batekin urkatuta aurkitu zuten atzo ziegan. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Oheko maindireak eta zenbait jantzi elkarri lotu eta mutur bat berogailuari estekatuz --, bigarren solairutik behera alde egin zuen Lacallek. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Kandelako suak maindire bat hartu zuen, eta handik logela osora zabaldu zen. Berria - Mundua 2006-04-01
Orduan ikusiko du maindire garbiak jarri dituela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 305. orr.
Zopa beroa eta maindire zuriak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.
Gelan ohe zabala zegoen erdi erdian, maindire gorriz estalia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.
Armairuaren goiko apalean, maindire zuri pila baten gainean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 49. orr.
Maindire zuri pasaratu batek beztitzen zuen harmoniuma. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.
Marokon ehortzi zuten, maindire zuri batean bilduta, zuzenean lurrean eta Mekara begira, hilkutxarik gabe. Berria - Harian 2005-02-23
Fusil baten punttan, maindire zuri bat zintzilikatu ditek kasernako leiho batetik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 25. orr.
Tarteka haize-bolada batek inguratzen du, izotzezko maindire batek bezala, eraman nahian. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.
Makinistak ez du agindua betetzen, eta txinatarra desagertzen da, eta odolezko eta hezur birrinduzko maindire bat bihurturik ateratzen da beste aldetik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.
Keak ezin zuen tximiniatik gora igo; teilatuen gainean sakabanatzen zen, maindire urratuak bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.
Eta ostera hondoratu zen bere maindireen hilobiaren erdian. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.
Marta bakarrik, negar-zotin emean, maindire muturra hozkatuz, pentsamendu-txinparta bat begietan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 161. orr.
· 23 zentimetroko elur maindire lodia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.
Bi mutikoak, maindireak bezain zuri, zorroak hartu eta di-da batean desagertu ziren. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 266. orr.
Gero haran maindirea bezain argi eta alde guztietatik gailur elurtuez inguratuari jarraitu zioten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.
Ganbarako bazterrean, maindire bat ahotz, maiatzaren azkenera arte, gorde zak! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.
maindire artean (11); maindire azpian (4); maindire azpira (3); maindire garbiak (3); maindire zuri (10); maindire zuriak (3)
maindireen artean (9); maindireen azpian (11)