Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sendaketa garaian inoiz baino gehiago mainatu zuen Helenak senarra. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 17. orr.
Alaba txoratzeraino maite zuenez, mainatu besterik ez zuen egin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 387. orr.
Gainera, banuen, sobera ere, inork mainaturik sentitzeko premia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.
Luisitok, osaba-izebek mainaturik, berehalaxe baztertu zuen Andresek gomendatzen zion bizimodua; ez zuen eguzkia hartzera joan nahi, eta kalean jolas egitera ere ez; geroz eta kontentagaitzagoa eta mizkinagoa ari zen bihurtzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.
Eta mainatua zen, haur gazteenen moduan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.
Une batez edo, lasaitzea lortzen nuen, neure buruari esanez Adelak nahi zuena egin zezakeela bere bizitzarekin, ni ikasle mainatu bat baizik ez nintzela azken batean, eta ez zegoela besterik, onartu beharra neukala egoera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.
Zein dotorea ni bezalako alaba bakar -eta mainatu- batentzat pianoa jotzen ikastea! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.