Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Entzuleak xarmatzeko, zakutik atera nituen maina guztiak. Maina zahar bat entzulegoaren baietza sortzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 220. orr.
Futbolean bazuen maina, batik bat portero lanak egiten jartzen zutenean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.
Merkatari arima-tratante baten mainak eta jukutriak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.
Behin eta berriro maradikatu nuen emazteki hura, eta haren arte eta maina gaixtoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.
Hala ere, denboraren martxak berak erakutsiko dio kartzelarien mainek xede argia dutela, eta ezagutza horren ondorioz, bere burua indartzen ahalko du. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.
Guzmud bufoia zen maiteen zuena, kapritxo guztiak betetzen zizkiona, maina gehien egiten ziona. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.
Litekeena zen lehen semea izateagatik, mainak eta temak sobera dastatu eta gustatu izana. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.
Maina bila dabilen katutxoaren trazak hartuz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.
Siloiaren besoan eseri nintzen eta nire bi besoez amuñaren lepoa inguratu; maina bila nenbilen nonbait, mainetarako adina pasea izan arren. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.
Samurtasunak bestearen behar afektiboak kontuan hartzera garamatza; haren maitasun eta samurtasun beharra, eta baita mainen beharra ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.
Litekeena zen lehen semea izateagatik, mainak eta temak sobera dastatu eta gustatu izana. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.
Potzolo, berriz, mainarik gabe lotu zitzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.
Etxeko guziek kanpotarrei eta bereziki Joanttori, sekulako mainak egin zizkieten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.
"Eta zertarako umeak izan mainak emateko ez bada?", esaten zuen gure amak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.
Emakume sofistikatu eta eder haren keinuek eta mainek liluratu egin zuten, eta lerde-jario utzi. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.
Ama ez nuen ezagutu eta ikasteko adina harturik, artean ume mainak nituelarik, Salamancara bidali ninduen aitak, maisu handiak izan dituen hiria denez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.
Sun-hartza izuturik zegoen, eta maina egiten zuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 53. orr.
"Ez dakite umeak hezten", esaten zuen gure aitak, "gaizki ohituak daude, maina besterik ez dute". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.
Mainak edo egiten zituen, haurra bailitzan goiko ezpaina behekoan hartuz, eta aurpegia eskuekin estaltzeko lotsarik ere ez zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 440. orr.
Rosiek maina bat egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.
Maisie berriro mainak egiten ari zela eseri zen bere kapelaren begizta arrosaren azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 420. orr.
Ostera hasi zaigu gure Arrue jauna kaltetuaren mainak egiten -burlaizea ezpainetatik kendu gabe jarraitzen zuen markesak-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 207. orr.
Cassandra Wilkinsek bere hizkera aldrebesaz galdetu zuen mainak eginez: [...]. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.
Horiek, haurrek alegia, logurak egoteko joera izaten zuten beranduko jatorduetan; gutxi jaten zuten, artega egoten ziren, edo mainak egiten zituzten. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.
Aita ere estu eta larri egonda haurraren zain, eta gero besarkatu du, mainak egin dizkio, bainatu du eta bere besoetan hartu eta lokartu da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 75. orr.
Beti norbaiti mainak egiteko premia duzun horietakoa zara. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 56. orr.