Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mailegari 1 iz (zerbait) mailegatzen duen pertsona. ik mailegatzaile.
Cunningham jaunak, xuxurlaka, Harford jaunarengana, mailegariarengana, itzularazi zion arreta Kernan jaunari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Diru-mailegari batek bi zordun zituen: batak bostehun denario zor zizkion eta besteak berrogeita hamar. Elizen arteko biblia Lk 7,41
Hauek merkatariak ziren, batez ere finantza-bitartekariak eta diru-mailegariak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.