Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mailatu1 (orobat maillatu g.er.), maila(tu), mailatzen 1 du ad zerbaiti edo norbaiti, kolpeak emanaz, uspelak edo sakonguneak egin. ik makatu1.

–Melokotoi hauek mailatuta daude.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 24. orr.

Hegal hark, fuselajetik askatzean, torloju eta azkoin eskukada batzuk erauzi zituen, plazara erori eta emakume batzuei burua mailatu zietenak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

Oin-eskuak mailatuak zeuzkan, ziztada gorriz handituak, odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Ezpain lehertuetatik odola zerion, eta masailak kolpeez mailatuta zeuzkan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.

Borrokak bata bestearen atzetik galtzen hasi nintzen, eta aurpegia eta gorputza mailatuta itzultzen nintzen etxera beti.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

Hezurrak ere mailatuak ditut.  Elizen arteko biblia   Sal 42,11

Bere barnean, organo nagusiren bat mailatu, bortxatu diotela sentitzen du- bihotza, agian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 142. orr.

Madrek familiako erretratua marko eta guzti trapu batekin bildu zuen ez mailatzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 141. orr.

Orgen triki-trakak mailaturiko barazkiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.

Emazteak ez zuen hurrengo goiza arte ikusi autoak albo bat mailaturik zeukala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Mahai gainean kortxo eta nikelezko gorputzadarra zetzan, ezpaldua eta mailatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.

Lanceloti ekin zion, gogor, buruko estalkia mailatu arte.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.

2 irud/hed

Sozialisten ustez, ERCren ezetzak mailatuta utzi du Generalitatea.  Berria - Mundua   2006-05-07

3 (era burutua izenondo gisa).

Hartu, musuka ezazu esku mailatua. Ez nintzen oso tripaki zalea, baina aseak ez bezala begiratzen baitio goseak sagar mailatu bati.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

Zenbat balio dezake zilarrezko koilara mailatu mordoxka batek?  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Bi aldiz autoz aldatu eta landetara abiatzen dira Renault mailatu batean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 177. orr.

Lurruna irteten zen kapot mailatuaren azpitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Poto mailatu bat eskaini zidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.

· Mailatu eta are odoldu asko San Giovanniko zaharren atzetik joaten ziren, Romans auzotik zehar, eta etxeetan sartzen ziren zauriak urez garbitzera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 153. orr.

4 maila-maila egin guztiz mailatu.

Zaragozako tailer batean montaje bat egiten ari zela, holako batek hanka harrapatu zioan: hezurrak maila-maila eginda  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus