Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harri landuzko kalostra batek mugaturiko mailadi zabal batetik iristen da apaiza aldare honetara. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.
Harri grisezko mailadi batek etxera darama. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 65. orr.
Bizkor eraman zuen jauna zurezko mailadian gora, berarentzat bereizia zuten gela erakustera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.
Emakume bat zegoen eskaileren lehen mailadiaren ia goienean zutik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 311. orr.
Lurretik sabairaino zurezko mailadi piko-piko bat zegoen jasota, erdian eskailera bat zuela; antzokiko galeria baten itxura ematen zion horrek ikasgelari. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.
Eskailera hauek arrapaladan jaitsi eta hortxe eseri baitzen, mailadi batean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 355. orr.
Bere pausoak egurrezko mailadian gora sumatu nituen lehendabizi eta atean bertan ondoren. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 133. orr.
Santaremen sartzeko eratu zen zurubi hartako mailadia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 381. orr.
Dardara barik igan gura nuen urkamendiko mailadia. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.
Eta hildakoen belaunaldi guztientzat, gureganaino jaitsi den gizadiaren mailadi osoarentzat, ia ezer ez, alor bat, ezer ez ia! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.
Hausnarrean hasirik, litekeena da pentsatzea ea Korobotxka benetan dagoen hain behean giza hobekuntzaren mailadi azkengabean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.