Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maiestatetsu izond maiestatez betea.
Makur ari gaituk, hain maiestatetsua izaki halako bortxa ageria erakutsiz, zeren zaurtezina baita bera airearen pare, eta gure ukaldi alferrok irribide gaizto. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 29. orr.
Emilioren aita agure maiestatetsu eta onbera bat zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.
Bihar baimena dut eskatuko, berorren begi maiestatetsuen aitzinera agertu eta, aurrena barkamendu erreguturik berorri, neure itzulera tupusteko bezain ezusteko honen berri emateko. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 184. orr.