Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
2001eko maiatza. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.
68ko maiatza pasatua zen eta ordukotz sukarra ahazten hasia. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 117. orr.
1937ko maiatz hartan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 68. orr.
68ko maiatz gazte eta berde hartan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.
Maiatza zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.
Amen ohoretan, maiatz loretsua lagun, iduri du bazter guzia ere goxo goxoa emanik dagoela. Herria 2001-05-24
Obrak hiru urte geroago hasi ziren, 1993. urteko maiatzean. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 34. orr.
2002. urteko maiatzean, Bush juniorrek Nekazaritza Lege Berria sinatu zuen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.
Maiatzean, sei hilabete geroago, metrailadoreak eta aginte-kontrolak izoztu egiten dira oraindik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.
Iiragan maiatzeko bozetan eskuratutako kargua galdu zuen. Berria - Mundua 2004-10-20
Maiatzeko urte arteko inflazioa %3,4koa zen Hego Euskal Herrian. Berria - Ekonomia 2004-06-12
Batez ere maiatzetik uztaila arte egiten ditu eraso eta kalteak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.
Iazko maiatzetik hona aldaketak oso txikiak izan dira. Berria - Ekonomia 2004-07-02
Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotuko du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.
Maiatzak badaki neguaren buztana izaten... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.
Maiatz hotz, ez agotz ez bihotz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.
Maiatz luzea, maiatz gosea, hark hil zian nire alaba gaztea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 221. orr.
Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.
Kukuak maiatzean kuku. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Maiatzeko beroa, urteko balioa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.
Maiatzeko euria, urria baino hobia: urte guztiko ogia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.
Santa Gurutz maiatzeko, gure soroak laiatzeko; hazia falta baduk, bilazak ereiteko! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.
-Maiatzaren bia zuan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 106. orr.
Ostirala, 1937ko maiatzaren 30a. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.
Maiatzaren 30a, asteazkena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 47. orr.
Atenasen, maiatzaren 27an. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.
Maiatzaren 29an Parisen behar nuen... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.
1044an hil zen, maiatzaren 9an. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.
Han hil zen, 1945eko maiatzaren 5ean, esparrua askatzeko bost egun falta zirela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.
1230eko maiatzaren 25ean santua basilika berrira eraman baino lehen burutu zuela obra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.
1221eko Mendekoste eguna maiatzaren 30ean izan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1122. orr.
Maiatzaren 13an abiatu eta ekainaren 9an burutzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.
Apirilaren 1etik maiatzaren 1era bitartean garbiketa bat egingo da Utrechteko probintzian. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.
Maiatzaren 28ko gau sargorian. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 89. orr.
Maiatzaren leheneko jai-zubian, Elseren lagun baten gonbita onartu eta Mallorcara hegan egin zuten senar-emazteek. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 174. orr.
1784an, maiatzak 24 zituenean, Salamanca aldean, elurte eta eurite itzelak gertatu ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.
1610eko maiatzak 18 egun dituen honetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.
· (aposizioan) Maiatzak 14, san Isidro bezpera, eta San Matias apostoluaren eguna. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.
1906, maiatzak 22. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.
Fernando Poo, 1877ko maiatzak 21. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 47. orr.
Ortziralean, maiatzak 7, aratseko 8-etan. Herria 2004-05-06
Helduden igandean, maiatzak 25, hauteskundeak dituzte Hego-Euskal-Herrian. Herria 2003-05-22
Igandea, 1943ko maiatzak 2. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.
Herria, Amilibia alkateak gidaturik, harresiak eraisten hasten da (maiatzak 4). Askoren artean «Rataplan» - 104. orr.
Elizondon (apirilak 29), Elgoibarren (maiatzak 5), Andoainen (maiatzak 6), Santurtzin (maiatzak 11) eta Gasteizen (maiatzak 21) joko dute, besteak beste Berria - Kultura 2006-04-12
Maiatzeko Santa Kruzetan Saldiastik Oderitzera ekartzen zituzten behiak larratzera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.
Maiatzeko lehen egunetan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 98. orr.
Horrela maiatzeko bigarren asteazkenean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 182. orr.
Maiatzeko azken astea zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.
Maiatzeko lehen asteburuan airoski bururatuko da kulturaldia. Herria 2003-04-24
1944ko maiatz azkenean ezagutu nituen bi preso, haiekin zinez adiskidetuko bainintzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.
1569ko maiatz hasiera hartaraino. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 207. orr.
1720ko apiril bukaera edo maiatz hasierako gau batean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.
Maiatz ondarreko bozkatze horrek soka luzea dauka, ez da dudarik. Herria 2005-06-23
Apirilak dakar maiatz aurreko lora-botoien margo eta xarma betea...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.
-Martxo jorra, urguilu jorra; apiril jorra, behar jorra; maiatz jorra, lasto jorra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.
Maiatz eurite, urtea ogite. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.
Maiatz lore, urrearen pare. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 72. orr.
Akaso ote da maiatz lehen haietako ospakizun eta sarnaren aurkako erremediotakoa? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.
Maiatz lehenaren mezperan, astelehen arratsean, [...]. Herria 2001-05-03
Maiatz lenari dagokiez Yakobo ta Felipe, luze bizi denak asko legike. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.
· Maiatz lehen-eguna, esne eguna. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.
Egun hortan berean, maiatz-lorea salduko da, eta erosiko beraz, loreño xume horrek urte guzia airosten ahal duelako menturan. Herria 2004-04-29
maiatz aldera (3); maiatz berri (3); maiatz bukaeran (3); maiatz ekain (3); maiatz eta ekainean (3); maiatz hartan (5); maiatz honen (4); maiatz honetan (4); maiatz hunen (7); maiatz lehen (5); maiatz lehena (4); maiatz leheneko (4); maiatz lore (5); maiatz lorea (3); maiatz luze (3); maiatz luzeak (6); maiatz ondar (4); maiatz ondarrean (7); maiatz ondarreko (3); maiatz pazko (3)
aurtengo maiatza (3); maiatza aldera (3); maiatza arte (19); maiatza arte itxaron (3); maiatza artean (4); maiatza baino lehen (3); maiatza ekaina (3); maiatza eta ekaina (3); maiatza hasieran (3); urtarrila eta maiatza (5)
aurtengo maiatzaren (11); heldu den maiatzaren (25); helduden maiatzaren (14); iazko maiatzaren (21); iragan maiatzaren (27); maiatzaren amaiera (3); maiatzaren amaieran (7); maiatzaren bata (3); maiatzaren batean (7); maiatzaren bateko (5); maiatzaren bian (3); maiatzaren bigarren (4); maiatzaren bukaeran (9); maiatzaren erdi aldetik (6); maiatzaren erdialdera (6); maiatzaren erdialdera arte (3); maiatzaren hasieran (10); maiatzaren lehen (10); maiatzaren lehena (46); maiatzaren lehena dela (3); maiatzaren lehenak (4); maiatzaren lehenaren (5); maiatzaren lehenari (3); maiatzaren lehenean (61); maiatzaren leheneko (15); maiatzaren lehenerako (4); maiatzaren lehenetik (7); maiatzaren seian (4); maiatzaren zazpian (6); maiatzaren zortzia (6); maiatzaren zortzian (3)
apirilean edo maiatzean (4); apirilean eta maiatzean (7); aurtengo maiatzean (16); datorren maiatzean (7); heldu den maiatzean (5); helduden maiatzean (11); hurrengo urteko maiatzean (3); iazko maiatzean (41); iazko maiatzean onartu (3); iragan maiatzean (31); joan den maiatzean (34); joan zen maiatzean (6); joanden maiatzean (7); maiatzean abiatu (5); maiatzean amaitu (3); maiatzean amaituko (3); maiatzean atxilotu (4); maiatzean aurkeztu (3); maiatzean edo ekainean (5); maiatzean eta ekainean (9); maiatzean gertatu (5); maiatzean hartuko (4); maiatzean hartutako (3); maiatzean hasi (13); maiatzean hasi zen (8); maiatzean hasiko (13); maiatzean hasiko da (7); maiatzean hasitako (5); maiatzean hil (4); maiatzean izango (3); maiatzean jarri (5); maiatzean jarri zuen (3); maiatzean jokatuko (3); maiatzean onartu (5); maiatzean onartutako (3); maiatzean sartu (5); maiatzean sartuak (3); maiatzean utzi (3); pasa den maiatzean (5); urte bereko maiatzean (4); urteko maiatzean (29)
helduden maiatzeko (3); iazko maiatzeko (4); iragan maiatzeko (4); maiatzeko bozetan (3); maiatzeko egun bat (3); maiatzeko egun batean (3); maiatzeko egun batez (3); maiatzeko euria (4); maiatzeko hauteskundeetan (3); maiatzeko lehenengo (3); maiatzeko plazako (16); maiatzeko plazako amek (3); maiatzeko plazako amen (6); maiatzeko plazako amonen (3)
martxotik maiatzera (3); otsailetik maiatzera (3)
iazko maiatzetik (5); maiatzetik aurrera (15); maiatzetik ekainera (4)