Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egizu kontu hil zutenean mahonez jantzia zegoela... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.
Lubis, mahonezko galtzekin eta alkandora urdin ilunarekin; ni neroni, neuzkan arropa zaharrenekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.
Bere ohiko janzkera soinean: jertse gris lodi bat, lepotik gerrirainoko kremaileraz; mahoizko galtzak; eta gaztaina-koloreko zapatila zarpailak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.
Lanetik etorri berriak dira, mahoizko praka zikinduak eta kamiseta izerdituak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 42. orr.
Andresek maoizko buzoaren azpiko atorratik paketea atera, zigarroa piztu, jaiki eta barrurantz uxatu ditu. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 21. orr.
Lepo-zuriak ofizinetako langileak dira (alkandora zuridunak, nolabait), eta lepo-urdinak berriz ekoizpen-langileak (mahonezko jantzidunak, alegia). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.
Irujok mahoizko alkandora erantzi zuen. Berria - Kirola 2006-01-07
Nahiz kaleko jantziak izan, urdin mahonezkoa eta errauts kolorearen arteko tonuak ugari. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 106. orr.
mahoizko prakak (3)