Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahometar herrialdeetan, debekua zenbat eta zorrotzagoa izan, hainbat handiagoa lukurreria. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.
Mahometar erlijioak eta indiar erlijioak ezin konta ahala herri hartzen dituzte beren baitan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.
Mahometar emazteek ekartzen duten buruko oihalaren ikastetxeetan debekatzeko legea. Herria 2004-09-09
Mahomatar urzaleak kristau edanzaleekin borrokatzen zirenean, belarra segaren aurrean bezala erortzen ziren. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.
Mahomatar poligamoak emakumez betetzen du bere paradisua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.
Piratei agindu zien bizitza barkatuko ziela baldin eta kristau fedeaz ernegatu eta mahomatar bihurtzen baziren. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 33. orr.
Mahomatarren Paradisuan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.
Ekialdeko herri guztiek, mahometarrek salbu, uste dute erlijio guztiak berez berdinak direla. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.
Mahometarrak ez lirateke hain musulman onak, batetik herri idolatrarik ez balitz [...], eta bestetik kristauak ez balira, hauek Jainkoaren begien aurrean lehenak direla pentsarazten baitiete haiei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.