Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mahometano (44 agerraldi, liburu 1 ean eta 28 artikuluan) izlag/iz mahometarra, musulmana.
Indonesia da munduan den mahometano herri haundiena. Herria 2001-10-18
Hek dute alabainan herri hortan erraiten gobernuari zer dion mahometano legeak. Herria 2001-09-27
Juduek eta Mahometanoek ez dutela gorputz erretzea onartzen. Herria 2004-06-17
Fedegabeak dira, mahometanoen arabera, Koran heien liburu sainduari jarraikitzen ez direnak oro. Herria 2001-09-27
Kristau zintzo bat mahometano bihurrarazten duen apaiz horietako bat da berori! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 180. orr.
Antso Handiak mahometanoei aurre behar izan zien egin eta horien artean etsai bortitza izan zuen Al-Mundir Zaragozako musulman buruzagia. Berria - Kultura 2004-02-10