Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahaitxo bakoitzean kristalezko bola distiratsu bat zegoen, nakar-itxurako lainoz betea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.
Beste bi mahaitxo, bat handixeagoa, bestea txikixeagoa. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.
Mahaitxo batean liburu-meta bat zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.
Mahaitxoaren beheko tiradera zabaldu eta gutunazal handi bat atera nuen elastikoen azpitik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 125. orr.
Egongelako mahaitxoan gosari-ontziz beteriko erretilu bat uzten ikusi nuen logelako ate erdi zabaldutik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.
Biharamunean, utzitako tokian ikusi nituen loreak, harrerako mahaitxoan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.
Telefonoa zegoen mahaitxo ondora. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.
Kaobazko mahaitxoaren gainean. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 47. orr.
Marmolezko mahaitxo batean eseri zen trabeska. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.
Mahaitxo biribil bat, kakorratz lanez estalia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Gaueko mahaitxoaren gainean biblia zeukan zabalik. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 77. orr.
Edurneren eskuak ohe ondoko mahaitxora bihurtu ziren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
Orduari begiratu zion ohe ondoko mahaitxoan zegoen iratzargailu argidunean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.
Nire ohe galantaz landa, besaulki batek, mahaitxoak, armairu beltz batek eta intentsitate erregulagarriko lanparak osatzen zuten altzaritegi urria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.
Ordubete eta hogei minutuko emanaldian zehar guztiz jarrera estatiko eta hermetikoan azaldu zen artista, kanpin mahaitxo baten aurrean jesarrita. Berria - Kultura 2004-07-03
Lizarrakoa du gogoan Mendoazak, Guardia Zibil bi ere hurbildu zirelako jarri zuten propaganda mahaitxora. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Telekomando bat dago ezkerreko gau-mahaitxoan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Gaumahaitxoetako rutinaren lekukotza ematen duten erretratu gogaikarriak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.
gau mahaitxoan (3); mahaitxoan utzi (6); mahaitxoan zegoen (3); ohe ondoko mahaitxoan (7)