Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure egitekoak abandonatu izanak artegatua sartu nintzen hara, baina zerbitzariak mahaigaineratutako gosariak hobera bidean ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Urruneko lurralde horren kulturaren eta idazlearen kulturaren arteko elkarrizketa mahaigaineratuko dute. Berria - Kultura 2004-10-24
Erran zitekeen nire galderak mahaigaineratzen zuen arazoa lehen aldiz ari zela aintzat hartzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.
Premia ere bai, aspalditik, hari gauzak garbi mahaigaineratzeko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 41. orr.
Ez al da garaia, ordea, tabua hausteko eta galdera mahai-gaineratzeko? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 48. orr.
Halaxe mahaigaineratzen du Txillardegik auzia: [...]. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.
Espainiak, Austriak eta Suediak dudak mahaigaineratu zituzten. Berria - Ekonomia 2004-05-12