Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mahaialdi iz mahaian igarotzen den denbora.
Non ote zeuden behialako mahaialdi luze oparo haiek, familiako guztiak argimutil handien argitasunean, portzelanazko zerbitzuz, zilarrezko tresneriaz eta almidoiztaturiko mahai-zapiez hartu ohi zirenak? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.
Beti utzi izan dut kafesnearen azken tragoxka katiluan, mahaialdia luzatzeko zilegitasun antzeko bat ematen didalako. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 61. orr.