Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ostrogodoen ondotik, IX. mendean iritsi ziren sortaldetik magiar gerlariak, gero Hungaria izendatuko zen lurraldera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.
Eskandinaviar eta magiar erasotzaile barbaroen aurka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.
Hungariar edo magiarrak dira beste talde etniko handia. Berria - Mundua 2004-04-28
Magyarren lurraldea. Berria - Mundua 2004-04-29
Adam Bodor hungariarra da, baina ez da Hungariakoa, Errumaniako Trantsilvanian bizi den magiarren gutxiengokoa baino. Berria - Kultura 2004-12-15
Hungariatik kanpo bizi diren magiarrei buruzko legea onartu zuten Hungarian 2001eko ekainean. Berria - Harian 2006-03-02
Polita baitzen Circe, magiarren harikoa, aurpegi luze, begiak beltz, ezpainak mehe. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.
Hungariar edo magyarrak IX. mendean kokatu ziren herrialdean. Berria - Mundua 2004-04-29
Romania Mare alderdiak botoen %13 bereganatu ditu eta hungariar gutxiengokoaren Errumaniako Magyarren Batasun Demokratikoak %7. Berria - Mundua 2004-12-01