Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
magnifikatu, magnifika, magnifikatzen 1 du ad areagotu.
Gaur egungo historiako ikerketen arabera uste da gudaldi hori ez zela izan Frantziako historiak mito fundatzaile gisa magnifikatu duen borrokaldi izugarria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.
Itsas goran itsasontzi guztiak handiak ikusten ditugu eta, berehala, magnifikatzeko joera indarrean jartzen zaigu. Berria - Kirola 2004-05-26
2 (era burutua izenondo gisa)
Merezi du Koonsen txakurtxo neutro magnifikatuak, "bizirik" urtean bitan aldatzen diren 50.000 lorez mantentzen dena, zer dioen entzutea: amets kontsumisten desira ez da itxuraren fetixea erosi beharra besterik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.