Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
magnetikoki adlag magnetismoaren bidez.
Magnetismoaren inguruko ikerketatik enpresek erabili ahal izango duten tresna bat patentatzeagatik eman diete saria. Berria - Gaiak 2004-12-14
Harryk magnetismoz erakarriko balu bezala, bludgerra atzetik abiatu zitzaion berriro, eta Harryk ziztu bizian alde egin behar izan zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 144. orr.
Bertakoen ileak laztu eta Fionnen alderantz makurtu ziren, magnetikoki erakarriak bezala. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 156. orr.
Ez, joan ez: lerratu egin nintzen zangoak gogortuta, giltzadurak dardarka, magnetikoki erakarrita zure aterantz. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.