Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

magnetiko 1 izond imanari dagokiona, imanaren nolakotasunak dituena; magnetismoari dagokiona.

Nikel metalikoa, burdina bezala, magnetikoa da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Grekoek bere jatorri izenez magnetikoa deitzen dioten harria.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.

Nikelaren bereizgarritasun magnetikoari buruzko nire teoriak zati funtsezko batean erraturik zegoela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

Indar magnetiko haren eraginari eutsi ezinik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 322. orr.

Lurraren eremu magnetikoa aldatu egiten da, aldian-aldian, bere ziklo partikularren arabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

Eneko eta gure artean zirkuitu magnetiko bat sortuko balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 232. orr.

V4 aldearen estimulazio magnetikoaren bidez sor daiteke esperimentalki kolorea, eta eraztun eta halo koloretakoak -kromatofen deritzetenak- "ikusaraz" daitezke hala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Sakelako telefonoek sortzen duten erradiazio magnetikoa kaltegarria da giza zeluletako geneentzat.  Berria - Gaiak   2004-12-22

1981ean, Sony etxeak argazkiak egiteko oinarri magnetikoa jarri zuen salgai.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 109. orr.

2 (gailuz eta tresnez mintzatuz)

Ez zela merkatuan ezein selektore magnetiko hauts finetan zegoen material bat bereizteko gauza zenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

Nire gelako sarraila magnetikoa hautsi eta egunean bi aldiz niregana etortzeko eskubidea irabazi zuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 76. orr.

Laplace itsasontzi meteorologikoa, Coruñan sartzen ari zela, mina magnetiko batekin tupust egin, eta [...] erabat hondoratu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 356. orr.

Inprimeria, kanoi-bolbora eta iparrorratz magnetikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Gure iparrorratz magnetikoa prezioen egonkortasuna baino ez da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Konputagailu baten memoria edo informazio-gordailua zinta magnetiko batean sar daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Biraka zebilen grabagailuko zinta magnetikoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 68. orr.

Banda magnetikoaren klonazioa, bestalde, asko zabaldu da.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Txartel berriek betiko banda magnetikoa izango dute, baina baita txipa ere.  Berria - Harian   2005-03-03

Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

3 irud/hed

Nigan zuen ahalmen magnetiko menperatzaileak segurtasuna eman zion jarraitzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

«Gizon atsegina eta magnetikoa» deskubritu du.  Berria - Kultura   2004-09-19

Bere nobelek indar magnetiko antzeko bat daukate.  Berria - Kultura   2004-12-29

4 erresonantzia magnetiko

Izan ere, tumoreak garroak zituela irudi zuen, erresonantzia magnetikoetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 13. orr.

Atzo egin zieten erresonantzia magnetikoa.  Berria - Kirola   2004-02-17

Erresonantzia magnetikoak aztertu ditu Ibáñez doktoreak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.

Azken boladan, fisikarien eskutik, baditugu hainbat aparatu konplexu, armategi oso bat hortxe, ekografiaz eta erresonantzia magnetiko nuklearrez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

5 polo magnetiko ik polo1 6.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus