Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
magnesiar izlag/iz antzinako Asiako Magnesiakoa, Magnesiari dagokiona; Magnesiako herritarra.
Grekoek bere jatorri izenez magnetikoa deitzen dioten harria, Magnesiar laterrikoa omen baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.
Bien bitartean dagoen burdinak brontzearen zenbait partikula hartzen duenean, berriz, orduan harri magnesiarrak bere korrontean sakatzen dio. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.
Urrez eta ehunez, artilez eta arrosaz gainezka zegoen hiria, behin magnesiarrak, haien gerra-zakurrak eta haien esklabo azkon-jaurtitzaileak Meandro-aren urertzetan garaituak izan ondoren, behin Mileto bikaina pertsiarrek hondatu ondoren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.