Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

magistratu 1 iz lege, administrazio edo politika agintea duen funtzionario zibila; bereziki, lege agintea duena.

Magistratu eta juriskontsultoei dagokie, legearen izpiritu orokorraz beterik, haren aplikazioa zuzentzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.

Ordena publikoko ekintzetan, magistratuak zigortzen du, ez legeak; delituak epaitzerakoan, aldiz, legeak zigortzen du, ez magistratuak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Epaile eta magistratuaren aitzinean, delituaz; batzar eta herriaren aitzinean, lege-hausteaz; lagun eta adiskidearen aurrean, maltzurkeriaz.  Elizen arteko biblia   Si 41,18

Lau magistratu besterik ez ditu Auzitegi Nagusiak. dozenaka epaile, magistratu eta fiskalek elkartasuna adierazi zieten biktimei.  Berria - Harian   2005-10-27

Lehen ministroaren Fininvest enpresak bi magistratu erosi zituen bere onurarako.  Berria - Mundua   2004-12-04

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Salako magistratu izendatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko magistratu izana.  Berria - Mundua   2004-04-01

EAEko Auzitegi Nagusiko magistratu Nekane Boladok.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratu Jose Maria Lidon oroitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

2 (izenondoekin)

Enperadoreek -edota, haien izenean, magistratu erromatarrek- hitzarmenak egin zituzten haiekin herrialdearen banaketaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Magistratu publikoei aurre egitea ez da sedizioa baizik erokeria.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 155. orr.

Parisko Fiskaltzak ikerketa judizial bat hasi zuen joan otsailaren 18an, eta horren ardura Jean-Louis Bruguiere eta Philippe Corre magistratu antiterroristen eskuetan jarri.  Berria - Mundua   2004-03-04

Zentsoreak eta magistratu arbitrarioak beharrezkoak badira gobernuren batean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Magistratu ustelezinak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

Erresumako bi magistratu zuzenenek gizon bat akusatuko balute.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Jose Maria Lidon, Bizkaiko Auzitegiko magistratu lege gizona.  Herria   2001-11-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salako sei magistratuek (3)

magistratuen elkarte (3); magistratuen galderei (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus