Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
magisterio 1 iz maisutza.
Liburu honetan bildu diren orriok ez dira idatzi inori soluziorik "irakasteko": magisterio modu "platoniko" hori dela hain zuzen bukatua dena, ez dute ulertzen, krisian gaudela ulertzen ez dutenek. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 9. orr.
2 magisterio ikasketa (Euskaltzaindiaren Hiztegian irakasle ikasketa agertzen da) pl irakasle ikasketak.
Beste mezu askoren artean, magisterio ikasketak bertan behera uzteko agindu omen zion Ama Birjinak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.