Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

magiko (orobat majiko g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian magiko agertzen da) 1 izond magiari dagokiona, magiazkoa. ik magia 2.

Lapurren haitzuloan sartzeko hitz magiko sekretua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Inork ez dauka Azpimunduko izakiak menperatzeko bezainbeste ahalmen magiko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 127. orr.

Beti ere badu [palindromoak] hitzekin egindako jolasetik kanpo aipatutako kutsu magiko hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 93. orr.

Garagardoaren eta doinu magikoaren eraginez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 154. orr.

Jaio zenean, ezpata magiko bat jaso zuen, eta betiko bizitza.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 14. orr.

Makila magikoa atera eta osaba Vernoni begira jarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Erromantizismoa eta errealismo magikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.

Izaki Magikoen Zaintzako irakasleak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

Afrikako zeru urdinak eta alfonbra magikoak, bertzeak bertze.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 208. orr.

Irlandako sineskerien arabera, sorginen erratz magikoak ez dira lizarrez egiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

2 erakarmen berezia duena, liluragarria, miragarria.

Poesia idaztea eta errezitatzea: bi adiera ezberdin, bi une magiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 354. orr.

Haurtzaro eta gaztaroko denbora magikoa bukatu, eta bi pertsona heldu gelditu zituan, harreman korapilotsu eta misteriotsu baten lotailuez estekaturik, hizkera arruntean adiskidetasun deitzen zaion harremanaz lotuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

Gizonak neskaren ezpainen hunkidura magikoa nabaritu zuen, eta, hain egin zitzaion bizia, ezen iruditu baitzitzaion zuku guztia xurgatu nahi ziola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

Iratzeen freskotasuna, haizearen fereka, pinudi hurbilaren xuxurla magikoa...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Garai zoragarria zuan, aro magiko bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 148. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Pentsaera magiko-sinboliko baten arabera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.

Sinbolismo magiko-matematiko bortitza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

4 linterna magiko beiran margoturiko iduriak proiektatzeko tresna optikoa.

Maxwellek bere artean galdetzen zuen ea hori ote zen garunak koloreak bereganatzeko duen modua, bere linterna magikoaren erakustaldietan bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Eguzki kiskalgarri bat nire buruan irristatzen da zurrun, linterna magikoen xafla baten antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Artean Seigarren Etorbidean eta Hamalaugarren Kalean linterna magikoak zeuden, euli-kakaz beteak, eta han nickel baten truke antzeman zekiekeen atzo-herenegun horailei.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus