Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

magal 1 iz altzoa.

Bere magalaren kontra estuturik nindukan amak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 218. orr.

Minutu bat geroago, David aulki hartan eserita zegoen, magalean soinua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.

Hantxe geunden bazkaria magalean genuela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Ustekabeak ikaraturik, magaletik behera erori zitzaion liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

Ama baten bihotza eman zidatela, baina emakume ziztrin baten magala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 87. orr.

Lihozko txaketa magalean tolestua zeukan, eta bi eskuak haren gainean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Magalean bildu zituen eskuak eta zerura so jarri zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 49. orr.

Zer gertatu ote zitzaion larru horren gozo, horren lurrintsu hari, magal xamur hari, beso maitagarri haiei?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Lurra bezalakoa baitzen enetzat amaren magala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.

Emamina: nola esan bestela ametseko emakumeak sorrarazi dion sentimenduari: amets bakan batzuetan, oso noizbehinka, sentitzen duzun betetasuna, magal epel-gozo-leun batetik partitu nahi eza.     «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

· Kateme baten magalari gozo-gozo bilduak zeuden bospasei katakume jaio berri.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

2 irud/hed

Eskura zeukan Norak, guztiz eskura, ilargi onkotea, ahurraren magalean kabitzen zitzaizkion hiru gabiraiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 209. orr.

Emakumea ohearen magal epelera itzuliko da gero, gizonak han utzi dituen azken aztarnen bila, eta gizona gauaren altzo hotzean galduko da, soinean emakumearen lurrina daramala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 160. orr.

Baziren lau ordu etxeko guztiak loaren altzoan zeudela, eta, azkenean, loak bere magalera bildu zuen Txitxikov ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 469. orr.

Gu baino okerrago zeuden nika gaixoak, haiek ez baitzuten hegazkina hartu eta mendebaldera joaterik, sozialismoaren porrotaz nazkaturik zeudela esan eta kapitalismoaren magal goxora itzultzerik. Artificial Intelligence, Minority report eta, neurri batean, The war of the worlds filmek argi erakusten zuten zinemagilea ez zegoela arrakastaren magal gozoan lokartzeko prest.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 75. orr.

Arrazoimenak darama zuzenbide zibila Ancient Régime-ren magaletik Iraultzaren altzoraino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

3 mantala edo kidekoak gorantz tolestean gertatzen den boltsa modukoa.

Nire kapak magala zabala du, biok tapa gintezke- egin dut gonbita lehendabiziko atean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.

· Magala egiten zitzaien belei haizearen eraginez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

4 babesa.

Udaltzaina izaten zen bertoko gizonezko bakarra, eta gehienetan kaleko atearen magalean egoten zen kanpora begira.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

Farola baten magaletik inguruko etxe-aurrealde guztien goiko parteak leihoz leiho ikuskatzen zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

5 mendiez mintzatuz, goialdearen eta behealdearen bitartea.

Herritik hiru kilometrora dago, horko mendi horren magalean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Hondarribiko Golfetik, Bidasoa suge bihurriari segika, mendi garaienen magalak topatu arte.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Andeen magaleko ibar galduren batean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Sumendi baten magalari helduta eta kezkatuta bizitzea bezala da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.

Muinoaren magalari so.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 67. orr.

Ibili eta ibili, mendiaren iparraldera iritsi ziren, apur bat mendebaldera; hango magal gris eta luzeak, hautsita egon arren, ez ziren aldapatsuegiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

Iratiko ibaiertza, basoz eta harriz betetako magalek inguratuta.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 140. orr.

Padurarantz jaisten den magaleko olibondoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Lurrikarek magal horren segurtasunari eragiten diote.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Magalez magal ibili zen ero txiki hark, metraileten ahora begiratze hutsarekin gauza asko ikasi zituela, batik-bat isilik egoten.  Berria - Kultura   2004-06-02

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Muino magaleko etxeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.

Norbaiten lorategian eseri eta harunzko txilardegiraino heltzen den muino magal purpura bati begira egotea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

· Eskailera magaletik irribarre egin zion, edozertara ere, begirada goraturik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 24. orr.

7 mendi magal

Behe aldera, mendi magalaren erdian, Katedrala dago, eta hortik aurrera etxeetako teilatuak, mailakatuak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 46. orr.

Mendi magaleko pitzadura zabaletatik lerratu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

Ezin zuen antzeman, mendi magal hartan, zein zen beren etxea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.

Mendi magal ezberdinetako urak eihera batean biltzen diren bezala.  Berria - Kultura   2004-12-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus