Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Juan del Olmo madrildar jujeak. Herria 2003-03-13
Gizarte-maila oneko madrildar señorito baten ideiak eta bizimodua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.
Aurreko balkoian ikusi nuen Condomeko neska, guatekeak antolatzen zituen madrildar udatiar baten besotan barrez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.
Jakin-mina piztu zuen ingeniari madrildarraren bisitak. Berria - Gaiak 2004-07-08
Gamesa enpresa arabarrak Enertron enpresa madrildarraren akzioen %100 erosi du. Berria - Ekonomia 2004-01-20
Udatiarrak hasiak omen dira nondinahi agertzen, oraingoz madrildarrak gehiago paristarrak baino, Hugori sinestekotan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.
Ostatu xoko batean bazkaltzen naiz bakarrik, baina katedrale izkina goiti nindoala kurutzatu bi Madrildarrek gomitaturik kafe on bat hartzen dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.
Zuri-gorriek estu hartu zituzten madrildarrak; presio handia egin zuten Casillasen arean, eta baloia zutenean behin eta berriz ezker hegaletik sartu ziren arrisku handiz, erritmo biziarekin. Berria - Kirola 2004-09-26
Tau madrildarren joko oldarkorrari aurre egiten saiatuko da. Berria - Kirola 2004-02-27