Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fruta ekartzeko aginduko dut, bi madari eta bi sagar besterik ez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 119. orr.
Madaria jan zuen eta eskua luzatu zuen gazteak eskaintzen zion beste madari bat hartzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 266. orr.
Madari bat ebatsi nion frutontziari, eta zuritu gabe kosk egin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.
Madari ihar baten antzeko atso zahar zimel batek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.
Ba ote dira piano itxurako tumoreak edo ogi bat bezala luxeak edo madari ustela bezalakoak ukitu eta lehertzen direnak, hatzak egun osorako itsaskor utziz? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 154. orr.
Argizarizko madari ongi itxuraturiko bat sartu genuen benetako fruten artean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.
Zerbitzariaren aurpegiak madari gorrixka bat zirudien, kaobazko apal eroso baten gainean ezarria. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.
Portugaleko erregeak ez dituela zertan nahastu madariak sagarrekin, gauza bat delako Jainkoari laguntzea eta beste gauza bat lur honetan zerbitzu horren truke, eta gainerakoen truke, ongi ordainduta izatea, Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 156. orr.
Madari itxurako burua dauka: goitik zabala, biribila eta ilerik gabea; masailak eta kokotsa, berriz, estuagoak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.
Horietan denetan mamia potxonak, madari formako ipurdiak eta titiak dira beti. Aitor Arana «Onan», 2000 - 75. orr.