Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lamote (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) iz bisiguaren antzeko arraina, Atlantikoko iparraldean eta Mediterraneoan bizi dena, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Pagellus erythrinus). ik breka.

[...] handietara maiz joan ohi delako, dastapenaren printzipio oinarrizkoenak dituela eskas, bertako eta kanpoko tomate, ilar edo lekak bereizteko, gauzek behar duten puntu zehatza neurtzeko behar direnak -dela saltsarena, egosketarena edo fruituen heldutasunarena-, begiak itxita platerekoa noiz den erla, muxarra, lamotea, urraburua edo urta hutsik egin gabe asmatzen dakien aita batekin mahaia partekatuz ikasten direnak. ETC-literatura, saiakera   Martutene, Ramon Saizarbitoria , Erein, 2012

Osteichthyes: nagusiki gonokoristikoak, baina baita ere hermafroditiko proterandriko (Sparus auratus urraburua, adibidez), proteroginiko (Pagellues erythrinus lamotea, adibidez) eta simultaneoak (Serranidae familia); azken kasuan autogamia behatu da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Lamotea edo breka ("Pagellus erythrinus") Sparidae Esparidoen familiako arrain hezurduna da, bisigu arruntaren antzekoa, 50 cm inguru luzea. ETC-entziklopedia   Lamote, Wikipedia

Bisigua, urraburua, meroa, zapoa, lupia, barbarina, lamotea eta berrugeta, adibidez, pertziformeak dira. ETC-entziklopedia   Perciformes, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus