Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lipodisolbagarri (corpusean ez dago; ETCn 75 agerraldi) izond gantzetan edo koipean disolba daitekeena.

Lipodisolbagarriak dira batzuk: hau da, koipetan urtzen edo disolbatzen dira. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2019-07-12

Handik, nutrienteak odolera edo linfara ailegatuko dira; molekula hidrodisolbagarriak odolean zehar garraiatzen dira, eta linfak molekula lipodisolbagarriak garraiatzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007

Pentaklorofenolak, babesle lipodisolbagarririk erabilienak, usain iraunkorra du, ez da uretan disolbatzen eta oso toxikoa da, onddoentzat eta zomorroentzat ez ezik, gizakientzat eta landareentzat ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Paziente gizenetan, lipodisolbagarritasun baxuko farmakoak gorputz-pisu doituaren arabera dosifikatu behar dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

Ematen du peroxidoek ß-karoteno eta A, D, E bitamina lipodisolbagarriak hondatzen dituztela ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012

Horren ordez, FSII erreakzioguneak elektroi-garraiatzaile lipodisolbagarriz osatutako bitarteko komun batean (plastokinonan) uzten ditu erreduzitzaile baliokideak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Beraz, O2 edo CO2 edo molekula lipodisolbagarri batzuk zelula endotelialetatik sartzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015

Lipodisolbagarriak direnez gantz ehunetan banatzen dira, ondo zeharkatzen dituzte hesiak eta proteina proteinekiko afinitate handia dute. ETC-entziklopedia   Bentzodiazepina, Wikipedia

Gorria, hain zuzen ere, likopeno izeneko lipodisolbagarria den karoteno mota bati esker da, eta hau, gaitasun antioxidatzaile handia duen pigmentu bat da. ETC-entziklopedia   Gorri, Wikipedia

Erabat hidrofoboak izan ohi dira, lipodisolbagarriak dira beraz. ETC-entziklopedia   Karotenoide, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus