Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zer iruditzen zaizkizu, uste duzu ondo luzitzen duela zure alkandorak nire soinean? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.
Ongi iruditzen zaidak gastatzea, apaintzea, luzitzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 260. orr.
Gero, oskorriari luzitzeko astirik eman gabe zabaldu da gau tropikala. Jantzita zein jantzi gabe luzituko duen gorputzarentzat arropa dotoreak egiteak ez du meriturik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Eguzkiak nola gehiago luzitzen duen, eguzkiaren argiak itsutzen du ilargiarena eta ez gara ohartzen hor denik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.
Igandeetan herrian luzitzea gustatzen zitzaion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.
Inor ez al zen ohartu betondoan luzitzen zuen orban nabarmenaz? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 69. orr.
Amestu bezala, bere edertasuna Frantziako hiriburuan luzitu ahal izan zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.
Itsastxakur eguzkizaleak ere izango dira izotz lauzen gainean etzanda, euren morfologia arraroa luzitzen Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 280. orr.
Sabai gangatuak prestatuta eta ehunduta daudenean, azpiko aurpegiari lehenengo zarpeatua emango zaio plaunkaiarekin, gero harearekin berdinduko da, eta ondoren kreta edo marmol-hautsarekin luzituko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.
Aurrena elkarrekin nahastutako kare eta adreilu birrinduz zarpeatuko da, eta gainetik iztuku edo zarpeatu finez luzituko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.
Apalik eta koxkarik apainduenen pare, eskaparate luzituagorik! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.
Horregatik antzinakoek okre-lur ugari erabili zuten luzituak egiteko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.
Gela hauetan zokaloaren gainean pintura beltzarekin moldatu eta bukatu behar dira panelak, tartean triangelu batzuk sartuz okrez edo bermiloiez; sabai gangatuak bukatu luzitu hutsarekin Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.