Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
luzetsi, luzets, luzesten du ad luzea edo luzeegia iruditu.
Luzetsi egiten dio ostalariak zaldun mozkortien ostatuko egonaldiari, hala nola Madama Butterflyk luzesten dion senarraren absentziari, edo gaixoak gaixoaldiari. Luzetsita baitago gaixoa, kimioterapia bukatutzat emateko zein irizpide dituen galdetu dio doktoreari, tratamendua noiz bukatuko duten. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 109. orr.
Balantzaka ibili ginen itsasontziaren gainaldean, herio larritik noiz libratuko luzetsita zebiltzan mamu mozkortuak antzo. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.
Jendea marmarka hasi zen, zeharo luzetsita. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 32. orr.