Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berrogeita hamar metroko luzera zuen, eta hogeita bosteko zabalera. Elizen arteko biblia Ez 42,2
Zortzi oineko luzera: 2,44 m. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 162. orr.
Hegoaldeko harresiak, luzera berekoak, beste hiru ate: Simeon, Isakar eta Zabulonenak. Elizen arteko biblia Ez 48,33
Guztiak luzera batekoak al dira altzairuok? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 221. orr.
Begiaren atzetik aurrerako luzera 22 eta 26 mm artean dabil. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.
Luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren. Elizen arteko biblia Ap 21,16
Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Hori lortzeko obraren elementuak egokitu behar dira elkarrekin, altuera zabalerarekin, eta zabalera luzerarekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.
Teilatuaren luzera osoan aire edo argi instalazioa zeukaten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.
Bidearen luzera osoan jarri zuten jendea, binaka-binaka. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 115. orr.
Neskatila dontzeila luzera lirainekoak, neskatila gazte uzta berrikoak! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.
Pasillo labur baten tankera zuela, luzeran sei pauso betekoa eta zabaleran bi eskasekoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.
Tetraodon nigroviridis espezieko arrainek hiru eta hamabost zentimetro artean izaten dira luzeran. Berria - Gaiak 2004-10-21
Egundoko zabaleroko eta luzeroko oihan itxi berdeak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.
Une hartan oso lanpetuta zegoen Wendy hankekin neurtzen, jakiteko ze luzeratako etxea beharko zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 100. orr.
Lurrikara 14:52an gertatu zen eta epizentroa Lizaoainen izan zuen, Agoitz eta Iruñea artean (42,80 gradu iparreko latitudean eta 1,49 gradu mendebaldeko luzeran). Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Linguistikoa ez den oinarri guztiz logiko baten arabera egiten al da, gramatikaren eremuaz kanpotik aplikatuz, Munduko bolan luzera eta latitudea aplikatzen diren bezalaxe? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 145. orr.
[Hilabete] bakoitzak hogeita hamar eguneko luzera berdina zuen, hamar eguneko hiru astetan multzokatuta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.
Egunen luzera amaigabean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 63. orr.
Prosodiaren osagaiok (garaiera, ozentasuna eta luzera) gauzatzen dute azentu deritzona. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.
Kosta zitzaien bat etortzea, hilabete honek behar zuen luzeroan: [...] azkenik, 31 eman zizkion Julio Zesarren erabakiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.
Ivan Pedrosok ere eskura zuen marka, baina luzera jauzilari kubatarrak kale egin zuen herenegun eta dominarik eta markarik gabe geratu zen. Berria - Kirola 2004-03-09
· Gaixotasunik gabeko gizarte hartan arazo bilakatu baitzen biztanleen bizitza-luzera mugagabea. Berria - Kultura 2006-03-09
Luzera jauziak egitera jolastu ohi zuten lorategi hartan arrebak eta biek umetan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 165. orr.
Perla Bustamante mexikarra luzera jauziko munduko marka ontzen saiatuko da (3,49 metro). herria¬
Pertika eta luzera jauzian nagusitu zen. Berria - Kirola 2006-02-07
Marion Jones Atenasko Olinpiar Jokoetan izan daiteke, luzera jauzian. Berria - Kirola 2004-07-14
Objektuak 1,2 milimetroko uhin-luzeran igortzen duen erradiazioa neurtu dute. Berria - Gaiak 2006-02-03
2003 UB313ren azala argia ala iluna izan, erradiazio berdina da uhin-luzera horretan. X eta gamma izpien uhin luzera atomoak baino txikiagoa da, eta beraz oso probabilitate txikia dute atomoaren nukleoarekin edo elektroiekin topo egiteko. Berria - Gaiak 2006-02-03
Uhin luzera milimetroaren mila milioigarrena da, eta frekuentzia 100.000.000.000.000.000.000 hertzekoa. Berria - Gaiak 2004-11-25
Bi filtro erabili zituen irudiak egiteko: batak uhin-luzera handiak filtratzen zituen (filtro gorria), besteak uhin-luzera txikiak (filtro berdea). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Bi filtro erabili zituen irudiak egiteko: batak uhin-luzera handiak filtratzen zituen (filtro gorria), besteak uhin-luzera txikiak (filtro berdea). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Lau aparatuek kometa eta haren isatsa neurtu dituzte uhin luzera desberdinak erabiliz. Berria - Gaiak 2004-06-01
Tomen uhin-luzera berean ibiltzen naiz -esan zuen Templek-, nahiz eta umeen uhin-luzera izan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.
ardatzaren luzera (3); bere luzera guztian (3); bere luzera osoan (4); bi metroko luzera (3); bidearen luzera (3); errusiako luzera neurri (3); foku luzera (8); hamar metroko luzera (4); ibilbidearen luzera (3); itzalaren luzera (4); kilometroko luzera (19); kilometroko luzera du (3); luzera desberdineko (3); luzera eta zabalera (5); luzera guztian (11); luzera handiko (3); luzera jauzia (9); luzera jauzian (13); luzera neurri (6); luzera neurri antzinakoa (3); luzera osoa (3); luzera osoan (26); metroko luzera (38); metroko luzera du (6); oineko luzera (4); oso luzera (6); uhin luzera (40); zabalerarik gabeko luzera (3); zentimetroko luzera (4)
uhin luzerak (7)
luzeran etzanda (3); luzeran zortzi zulo (3)
uhin luzerari (3)