Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
luzeagotu, luzeago(tu), luzeagotzen da/du ad luzeago bihurtu.
Erroman, gizonen bizia luzeagotzea haien agonia luzeagotzea eta haien heriotzen kopurua berretzea zela sumatu zuten filosofoekin solastatu nintzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.
Goiko plataforma hiri aldera luzeagotzen zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.
Bertso "ikusgarriagoa" egite aldera, doinu-neurriak luzeagotu nituen: [...]. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 182. orr.
Hitz, letra, silaba, esakune, paragrafoak... luzeagotzeko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 91. orr.