Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luzarora errentagarritasuna, pribatua nahiz soziala, ziurtatua dutela diruditen proiektu produktiboak edo kolektiboak finantzatzen dituzte. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.
Gaitz horrek luzarora itsutasuna eragin dezake, eta horixe gertatu zitzaion emakume honi ere. Berria - Gaiak 2004-10-31
Europak, luzarora, herrien eta herritarren Europa izan behar du. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Nazioarteko ordena hau, nolanahi ere, luzarora ez da egonkorra izaten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.
Handik luzarora, lehortearen hirugarren urtean, honela hitz egin zion Jaunak Eliasi: [...]. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,1
Helburu hau sekula ez da betetzen luzarora. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.
Politikoki zuzen jokatzea, moralagoa ez ezik, historian efikazagoa ere badela, luzarora. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.
Halako garraztasun zantzu bat, halako etsimen bat, luzarora baizik ezin ken dezakeguna. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 129. orr.
Luzarora gabe, ordea, Sobakevitxen herriaren agerpenak pentsamenduak ildo hartatik baztertu eta betiko hausnargaira itzularazi zizkion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
Zarpeatuak [...] egonkortasuna, distira eta luzarorako iraupena izan dezakete. Luzarorako proiekturik gabe. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3310. orr.
Luzarorako goxotasuna uzten duten musua. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 88. orr.
Gainera ez noak luzarorako. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 101. orr.
Mundu honetako hutsalkeriak luzarorako eduki uste duzue, baina oker zaudete. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.
Ziur zekien arren ez zela mundu honetan luzarorako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 179. orr.
handik luzarora (4); luzarora gabe (4)
ez luzarorako (5); luzarorako izango (3)