Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

luzamendu 1 iz zerbaiten epea edo denbora luzatzea.

Euskal Herriari bigarren ziklo autonomiko bat inposatzeak gatazkaren luzamendua besterik ez dakarrela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Inkomunikazioa ezarri zioten gazteari eta, berri agentziek zabaldu zutenez, neurriaren luzamendua atzo bertan baimendu zuen epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Baleen arrantzaren gaineko luzamendua 1990ean gainbegiratu behar zuen batzordeak, baina, oraingoz, ez dute halakorik egin.  Berria - Gaiak   2004-07-20

Zertxobait egin bada ere, gai arriskutsuak itsasoz garraiatzeko dagoen luzamenduak indarrean jarraitzen du oraindik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Horrekin amaiera emango dio Europako Batasunean horrelako produktuengandik babesteko sei urtez indarrean egon den luzamenduari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Penelopek luzamenduak ematen zizkien ezkongai guztiei.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Eta egunero deituko niola erabaki arren, gerotik gerora, beti luzamendutan aritu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Juana Bixentaren amak, sosik ez eta, ez zuen ikusten etxeko errenta ordaintzeko modu bat besterik: zorra kitatzeko luzamendua eskatzea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.

Agintariek atzerriko zorraren parte baten luzamendua iragarri zuten orduan, NDFren kredituak etenarazi zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

AEBetako presidenteak erantsi zuenez, Somaliaren eta Indonesiaren kanpo zorrari luzamendua jartzeko Alemaniak eginiko proposamena «aztertuko» du.  Berria - Mundua   2004-12-30

2 (hitz elkartuetan)

SA ez desegiteko Atutxak, Knörrek eta Bilbaok «hainbat luzamendu maniobra» jarri dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

3 luzapena, luzatzea.

Gure begirada gure hatzen luzamendu bat balitz bezala gertatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Labur hitzegingo duzula agindu eta luzamendutan hasten zara berehala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.

Luzamendua egon daiteke, ikusi dugunez, baina errepikapen luzatuetan ere errepikagaiak bere horretan dirau.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 32. orr.

4 luzaketa (bigarren adieran).

Denborarekin ikasiko dut halaber ibiltokian kirola egiten, batzuetan lasterka arizanez ibilbide luzeena hartuz, eta ibiltoki gaineko sareari lotuz tiraketa batzuk edo luzamenduak egiten ere bai.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

Jantzi motzetan jaitsi ginen patiora, luzamenduak egin eta itzulien itzulira itzuli ginen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 153. orr.

5 luzamendurik gabe

Bernardok luzamendurik gabe bete zuen hau guztia, aholkuaren izpirik txikiena ere huts egin gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 289. orr.

Irribarre biziki ederra egin zuen bere ezpain handiez eta, luzamendurik gabe, soinean zeraman elastiko morea kendu zuen gure begien aurrean bere soin-enbor ederra agerian utziz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 115. orr.

Luzamendurik gabe iritsi ziren txekea eta kontuak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 11. orr.

Esadazu itzulingururik eta luzamendurik gabe: oraindik maite al nauzu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

· Burua, berriz, lehenbailehen jaikitzeko eta, luzamendu gehiagorik gabe, bere mandoa halaberean azpian hartzeko agintzen ari zaio.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.

6 luzamendutan ibili

Haiek lehenbailehen ezkondu nahi zuten, baina bera luzamendutan zebilen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 146. orr.

Joateko erabakia hartuz geroz, zertarako luzamendutan ibili.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.

Gero, luzamendutan ibili gabe, eta, kafe txepel bat hartu bitartean, dena laburbildu diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 312. orr.

-Txostena nahi dut -bide zuzena hartu zuen detektibeak, luzamendutan ibiltzeke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Ez naiz luzamendutan ibiliko, bestela ez naiz sekula iritsiko istorio honen muinera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 22. orr.

Luzamendutan ibiltzen nintzen, joera hori neukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Ezin zen, bestalde, luzamendutan ibili, gaitz hilgarria alde guztietara zabaldua baitzegoen ordurako eta jende askoren gorputz-atalak hartuak zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gatazkaren luzamendua (7)

luzamenduetan ibiltzeko (3)

luzamendurik gabe (9)

luzamendutan ibili (19); luzamendutan ibili gabe (12); luzamendutan ibiltzea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus