Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

luxu (orobat luxo g.er., luju g.er. eta lujo g.er.) 1 iz beharrezkoak ez diren gauza garestien multzoa; aberarastasun erakustaldia.

Bete-beteko luxu burges sendoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Ia Europako gorte guztietan baliatu ditu bere espia-dohainak guztizko luxu baten truke.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

Alferrikako luxua dirudi arnasa azaletik hartzeko gaitasunak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Gure xingola zuriaren luxu arranditsuak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Lehenbait lehen beste zerbait aurkitu behar dugu, luxu asiarra baita hemen bizitzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

Gurasoen diruari, etxeei, autoei eta luxuari uko egin eta iraultzaren alde borrokatzeko eman omen zuen izena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.

Inguratzen nauen luxuak liluratzen nau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 129. orr.

Hotel baten luxuarekin apaindurik zegoen. Luxuaren historia merkataritzaren historiaren parte eder bat litzateke.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.

Egungo luxuak biharamuneko beharrak diren heinean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Aberatsak luxura eta harrokeriara, diru pilatzera bezain emanak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Dotore eta txukun jarrita zegoen, luxuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Luxuzko apaingarriz betetako gelak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Luxuzko merkataritza handia zegoen Asiako inperioetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Virgin hiri inguruan eraiki duten luxuzko hotel berri horietako bat da.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.

Luxuzko automobilak eta, ia beti, luxuzko emakumeak gidariaren ondoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Modeloa, artista, azafata... edo luxuzko puta bat izan zitekeen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dotoretasuna eta txukuntasuna, luxu ukitu batekin, nonahi zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Handiak ez izan arren, biztanle askokoak diren estatuetan, luxu gogoa nagusitu egiten zaio nabarmenkeriarako joerari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

luxu bat da (6); luxu handiegia (3)

apaindura xumearen luxua (3); luxua da (9); luxua dela (6); luxua izan (3); luxua maite (3)

luxurik gabe (4)

luxuzko ertzain (10); luxuzko etxebizitzak (3); luxuzko hotel (8); luxuzko hotel batean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus