Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lutxo handiak ere deskargatzen ari ziren, beren moko basa luzatuekin, ibaietako bidelapur zakarrak, burdinaren kolore grisekoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Ibaian arrain ugari egoten da: zarboak, tenkak, lutxo jatunak, karpa zilarkarak, perka hegalgorriak, aingira irristakorrak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Anaiok, ez dut jateko gogorik; baina lutxo deritzan arrainaren zati bat banu, agian jan egingo nuke. Gaixo zelarik, lutxo arraina jan zuen neguan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.
Hiru lutxo eder ongi prestatuak eta aita santuak hain gustura jaten zituen izkirazko pasteltxoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.
Frantzian lutxoa arrain oso fin eta garestitzat hartzen dute. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.
Geroago, Claire izebaren inguruan ibiltzera joan zen, zamoei eta lutxoei kentzen zizkien maskuriak eman ziezazkion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.