Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lustredun izond lustrea duena, distiraduna.
Gogaitu egiten zuen bistaz ere ezagutzen ez zituen zarauztar nahiz udatiar lustredunenen festara lagunik gabe agertu beharrak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.
Izen lustredunei ihes egin arren hortxe dago beti egolatriaren sagarra, ergelkeriaren arbolan zintzilik eta distiratsu. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.
"Serendipity!" esan ahalko zuen Lertxundi idazleak horra bizitzera joan zenean, etxearen iragan lustreduna ezagututa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 132. orr.